47.
alea, 03ko ekaina
Asier
Baglietto
Etorkinen
presentzia nabarmendu egin omen da gure gizartean. Behin eta berriro azaltzen
zaigu gaia komunikabideetan, euskalgintzaren bileretan, administrazioaren
lan-ildoetan. Hain zuzen ere, Nafarroako udalerri bateko euskara-teknikariak
gaia jorratzea proposatu zion UEUko Soziolinguistika sailari, eta horren
ondorioa izan zen Etorkinak eta euskara: hizkuntza integrazio sozialerako bide»
izenburuarekin antolatutako ikastaroa[1].
Proposamena
jasota, hainbat galdera egin genizkion gure buruari: errealitate berri honen
aurrean, zein neurri hartu ditugu orain artean? Zer nolako integrazioa ari gara
bultzatzen? Eta euskaldunok, ba al dugu zereginik integrazio lan honetan? Nola
uztartu kultur aniztasuna eta euskararen normalizazioa? Eta erantzunen bila jo
genuen zenbait aditurengana.
Ikastaroak
arrakasta izan zuen, eta bertan esandakoak interesgarritzat jo ditugunez,
artikulu moldera ekarri nahi izan ditugu. Beraz, ondoren irakurriko duzuna
bertan jasotako oharren bilduma da.
Artikuluak
lau atal izango ditu: aurrenekoan, etorkinen errealitatea datuetara ekarriko
dugu gaiaren dimentsioak ikusteko; bigarrenean, hizlariak eta haien ekarpenen
ildo nagusiak aurkeztuko dizkizugu; hirugarrenean, aurkezpen horietatik
ateratako ideia-gako batzuk nabarmenduko ditugu, gaiari heltzerakoan kontuan
izan beharrekoak; eta amaitzeko, aurrera begira egindako proposamen
interesgarrienak bilduko ditugu.
Metodologiari
dagokionez, bigarren ataleko bakarkako aurkezpenean izan ezik, ez dugu nabarmenduko nork zer esan zuen; alegia, talde lanaren
ikusmoldea emango diogu eta ideiak horrelako zehaztasunik gabe aipatuko ditugu.
Alde batetik, irakurketa arinagoa egingo zaizulakoan; eta bestetik, aipatuko
ditugunak haienak badira ere, nolabait iragazi eta gure egin ditugulako, neurri
batean. Aurkeztuko ditugun guztiekin, agian, ez gatoz guztiok bat, baina ideia
esanguratsuak diren neurrian, aipatu beharrezkotzat jo ditugu, gai honi buruz,
gauden unean egonik, ikusmirarik zabalena izan behar dugulakoan baikaude.
Beraz,
ongi esandakoak jatorrizko hizlariei eskertu, eta gaizki esandakoak, dudarik
gabe, laburpen hau idatzi dugunon zorren zerrendari gehitu.
Sarrera
amaitzeko, eta zerrenda horrekin ari garela, beste bat: Iparraldeko
errealitatearen hutsunea. Antolatzaileok, saiatu baginen ere, ez genuen bertako
ekarpenik lortu, eta gonbidatutako adituek ere ez zuten hango berririk ekarri.
ERREALITATEARI HURBILDUZ: HAINBAT DATU
Inmigrazioaren
inguruan eskura ditugun datuak ez dira inoiz zehatzak izaten, baina
errealitatearen irudia emateko balio dute.
Hemen
azalduko ditugun datuak iturri askotatik jasotakoak dira, eta hurbilpen gisa
hartu behar dira.
Gaur
egun, Euskal Herriko populazioaren %1-2 hartzen dugu etorkintzat.
Espainiar
Estatuko datuak:
1996 --- 538.984 1997 --- 609.813 1998 --- 719.647 1999
--- 801.329 2000 --- 895.720 2002 --- 1.243.919
Euskal
Autonomi Erkidegoan
1996 --- 13.135 1997 --- 15.647 1998 --- 16.995 1999 ---
18.622 2000 --- 18.822 2002 --- 21.299
Nafarroan:
(Barne Ministerioaren datua)
2001 --- 13.227
Legez
kanpokoak EAEn
2002 --- 3000-4000
EAEn
2001 urtean banatu diren erresidentzi baimenak:
Gipuzkoa:
1.705
Bizkaia:
5.820
Araba:
2.943
Guztira
EAE 10.530
Nongoak
dira ?
Euskal
Autonomi Erkidegoan
Europa
Batua 7.328 (%34,4)
Euro.
Besteak 1.119 (%5,25)
Afrika
3.885 (%18,24)
Latino
Amerika 6.976 (%32,75)
Ipar
Amerika 490 (%2,3)
Asia
1.438 (%6,75)
Besteak
63 (%0,3)
Nafarroan
Europa
Batua 2.811 (%21,2)
Euro.
Besteak 976 (%7,4)
Afrika
3.425 (%25,89)
Latino
Amerika 5.509 (%41,64)
Asia
336 (%2,54)
Besteak
170 (%1,3)
Etorkinen
adina, sexua eta jatorria (EAE)
Etorritako
askoren adinari buruzko daturik ez dago, eta dauden kasuetan hau diote:
Etorkinen
banaketa Hego Euskal Herriko herrialde eta zonaldeetan
EAEko
etorkin guztien % 48,7 Bizkaian bizi da, % 26,1 Gipuzkoan eta % 25,1 Araban.
Bizilagunen banaketarekin alderatuz, Araba da etorkinen proportziorik handiena
duena. Bizkaian Bilbo eta ezkerraldea, Araban Gasteiz, eta Gipuzkoan Donostia
eta Oarsoaldea dira etorkinen bilgune nagusiak.
Nafarroan,
berriz, gehienak Iruñerrian kokatuta daude, 5.000 latinoamerikar baino gehiago,
eta 700etik gora magrebiar.
Etorkinak
eta eskola
EAEn,
azken bi urteetan, % 40 igo da haur etorkinen kopurua eskoletan.
Egun,
5.400 ikasle etorkin daude EAEn, horietatik % 80 Derrigorrezko Hezkuntzan.
Eskoletan dauden ikasleen % 1,7 da jatorriz etorkina.
Etorkin
hauen banaketa ez da orekatua, aitzitik, kontzentrazio nabarmena dago zentro,
sare eta eredu zehatzetan. Egun, etorkin guzti horiek EAEko 70 zentrotan
ikasten dute, alegia, zentro guztien % 9an soilik daude ikasle etorkinak.
Ikastetxe hauek baliabide eskasenak dituztenak izan ohi dira gainera, gune
marjinalenetakoak.
Horrez
gainera, etorkinen % 70 dago A ereduan matrikulatuta.
Publiko/pribatu
banaketari dagokionean, sare publikoan % 75 biltzen da, eta gainerakoa
pribatuan.
Etorkinen
egonkortasuna Nafarroan
Etorkinen
% 80k Nafarroan gelditu nahi du, eta % 65ek, jada, hemen gelditzea erabaki du.
%
78k familia ekarri du edo ekartzear dago.
Gurasoen
kezka nagusia da haurrek eskolaratzean euren kultura eta identitatea galtzea.
HIZLARIAK ETA HITZALDIAK, LABUR
Ikastaroak
hiru egun iraun zituen, eta parte hartutako sei hizlariren lana dakarkizuegu
hona. Gure asmoa ahalik eta ekarpen zabalena eta askotarikoena lortzea zenez,
administrazioa, unibertsitatea, gizarte-ekimena, eta nolabaiteko eskarmentua
zuen jendea gonbidatu genuen; baita etorkinak ere mahai-inguru batera, haien
begietan nola ikusten gaituzten jakiteko.
Ikastaroan
izandako ordena berean aurkeztuko dizkizuegu:
· Agustin Unzurrunzaga: SOS Arrazakeria
elkarteko kidea. Bi saio eman zituen. Batean, gaian kokatzeko hainbat datu
aurkeztu zituen; eta bestean, integrazio kulturala eta sozialaren inguruan
aritu zen. Bigarren saio horretan, aurrena, estatuak sustatzen duen eredua
aurkeztu zuen, hau da, etorkina gure apopiloa da, gure gizartean integratu
behar du, asimilatu behar dugu, eta batzuk kulturalki integratzea ezinezkoa
denez, ez ditugu nahi, eta gugandik hurbil dauden besteak ekartzea sustatuko
dugu. Ondoren, integrazioaren beste ikuspegi bat eman zuen, eta argi azaldu zuen
bi aldeek landu behar duten prozesua dela. Amaitzeko, euskaldunok kontuan izan
beharreko hainbat gako proposatu zizkigun.
· Txus Elorza (Pedro Albiterekin elkarlanean):
EHU irakaslea. Unibertsitate esparruan sortutako Banitz taldearen hausnarketak
aurkeztu zizkigun, eta gai hau euskararen normalizazio prozesuarentzat, arazo
gisa ulertu beharrean, aukera edo erronkatzat hartu behar dugula proposatu
zuen. Bide horretan aurrera egiteko hainbat proposamen aurkeztu zizkigun.
· David Caldeira Bacardit: hizkuntzalaria eta
doktoregaia.Kataluniako eskoletan etorkinek katalana eskuratzeko garatu duten
metodologiaren deskribapena egin zigun [Taller dAdaptació Escolar],
besteak beste, helburuak, indarguneak eta ahuleziak. Labur azalduta, hizkuntza
erromanikoak hitz egiten ez dituzten haurrak eskolaratu aurretik hartzen
dituzte, eta 18 orduz joaten dira TAEra, astelehenetik ostegunera, goizero.
Bederatzi hilabeteko epean, katalana idatzi, irakurri eta hitz egiteaz gain,
hezkuntza sistemaren funtzionamendua ikasi behar dute. Orduen banaketan,
hizkuntza gailentzen da matematika, gizarte, edo natur zientzien aurretik. Hiru
talde egiten dituzte ezagutza mailaren arabera, eta hiru irakasle aritzen dira
txandaka. Talde horiek malguak dira, eta ikasleak alda dezake. Alde positiboa:
katalana ezagutaraztea, hezkuntza sisteman egokitze mailakatua, eta herriz
aldatzeak dakartzan ondorio psikiko eta fisikoak leuntzea. Alde ez hain
positiboa: administrazioak ez du institutuen egoeraren berri, osterantzean,
baliabide gehiago emango lituzke; goizean TAEn esne-mamitan daude, eta
arratsaldean, berriz, ez dira institutura joaten; alfabetatugabeentzat ez da
denbora nahikoa.
· Mila Barea: Sortzen-Ikasbatuaz elkarteko
kidea, Euskal Eskola Publikoaren aldeko mugimendua.2001-2002 ikasturtean
Nafarroan garatutako egitasmo baten berri eman zigun. Egitasmoaren helburua D
ereduaren berri ematea zen etorkinei matrikulazioan eragiteko. Antza denez,
administrazioak G ereduan matrikulatzen ditu zuzenean, bestelako aukerarik
badela azaldu gabe, eta horrela, eredu hori bultzatzen du desagertzeko bidean
dagoen inguruetan. Egitasmoaren aurreneko pausoak, datu bilketa eta
kolektiboren bat lehenestea izan ziren. Magrebiarrak eta latinoamerikarrak
aukeratu zituzten kopuruz talderik handienak direlako, eta azken horiek beteta
dutelako hizkuntza-integrazio beharra. Hurrengo pausoa, etorkinen elkarteekin
harremanetan jartzea izan zen, eta ANAFE eta SOS Arrazakeria elkarteek
bitartekari lana egin zuten. Materialak sortu zituzten etorkinen hizkuntzetan,
argipenak emateko, eta elkarteetan utzi haien eskura. Bestetik, hezkuntza
komunitatean eragin nahi izan zuten, eta konpromisoak sustatu. Horretarako,
idazki bat prestatu zuten ikastetxeetan eta guraso elkarteetan lantzeko, eta
neurriak hartzera gonbitea egin. Esaterako, hezkuntza proiektuan islatu gaia,
ikasturtean zehar izaten diren jaietan etorkinen kultura ere sartu, hezkuntza
sailari laguntza-eskaria bidali... Emaitzei dagokienez, gutxi dira matrikulatu
direnak, baina bada zerbait, eta haiekin lan egiteko asmoa dute; batetik,
motibazioa ikertzeko asmoz, eta bestetik, aurreneko emaitza horiek eragin
biderkatzailea izan dezaten. Elkarteei dagokienez erantzuna baikorra izan da,
magrebiarren kasuan nabarmenagoa, baina jatorrizko identitatea ez galtzea da
haien kezka nagusia. Hezkuntza komunitatean, denetik izan da, baita ezezkoak
ere, eta konpromisoak hartu dituztenekin aurrera jarraitzeko asmoa dute.
· Joseba Gallastegi: STEE-EILAS sindikatuko
kidea.Joseba Gallastegiren saioak bi zati aurreikusten zituen. Batetik, ariketa
praktiko baten bitartez, hezkuntza errealitatera hurbilpen bat egitea; eta
bigarrenik, STEE-EILAS sindikatuak etorkinen eta hezkuntzaren gainean egindako
proposamenak azaltzea. Hala ere, hasieran proposatutako ariketa praktikoak
eztabaida interesgarria eta luzea eragin zuen, eta bigarren zatia gauzatzeko
aukerarik ez zen izan. Hori dela eta, idatziz pasatako STEE-EILAS sindikatuaren
txostenetik jasotako ideiak dira aipatuko ditugunak. Txosten horrek dioena
laburbilduz, irakaskuntzaz haratago doan plan integrala aldarrikatzen du, non
integrazioa elkarrekintza gisa ulertuko den eta ez asimilazio gisa. Testuinguru
horretan, haur etorkinek ez dutela inongo interbentzio bereziturik behar
azpimarratu behar da; bai, ordea, integrazio zailtasunak dituztenek, etorkin
izan edo ez. Eskola ereduei dagokienez, etorkinak hezkuntza eredu elebidunetan
matrikulatzea derrigorrezkotzat jotzen dute, baina B edo D ereduaren artean
aukeratzeko hainbat faktore kontuan izan behar direla diote, hala nola,
haurraren adina, jatorrizko hizkuntza, eskolaren eta herriaren egoera
soziolinguistikoa, hizkuntzen ezagutza, aurreko eskolaratzea,...
· Angel Elias: Eusko Jaurlaritzako Gizarte
Gaietako Sailburuordea.Honek ere fenomenoari buruzko hainbat datu eman zituen
hasieran, eta, bigarren zatian, Jaurlaritzak onartu asmo duen inmigrazioari
buruzko Plan Orokorraren ildo eta ezaugarri nagusiak aipatu zituen.
Azaldutakoaren arabera, Euskal Autonomi Erkidegoa izan da aurrenekoa Europan
etorkinen gaia lantzeko zuzendaritza bat jartzen, bai eta horren arduradun
etorkin bat izendatzen ere. Etorkinen gainean egin beharreko lana eta
pobreziaren aurkako borroka lotu zituen, prekariotasunaren aurka egiten dugun
heinean, integrazioaren alde egingo baitugu, eta bide horretarako aipatutako Planaren
printzipio nagusiak sei dira: Normalizazioa: etorkinak pertsonak dira eta
gizarte zerbitzuak erabiltzeko eskubidea izan behar dute, gainontzekook bezala.
Integrazioa erantzukizun publikoa da: administrazioaren zeregina da, batik bat
udaletxeena, hiritarrengandik duten gertutasunarengatik. Prebentzioa:
aurreikuste lanak egin, orain arteko akatsak ez errepikatzeko. Berdintasun
printzipioak: legala izan edo ez, bereizketarik ez zerbitzuak erabiltzeko
orduan. Elkartasuna: jatorrizko herrialdeekin elkartasuna landu. Partehartzea:
etorkinak eragile aktibo izan behar du, eta horien presentzia publikoa bultzatu
behar da. Euskara ez da planaren eta diruz lagunduko diren proiektuen
zehar-lerro gisa jaso, eta hizkuntza politikaren aldetik, Euskararen
Biziberritzeko Plan Nagusiaren ildoen barnean kokatu zuen etorkinekin egingo
den lana. Haurren matrikulazioa dela-eta, Hezkuntza eta Kultura sailekin
egitasmoa martxan jartzeko asmoa dutela aipatu zuen. Kataluniako eta, batez
ere, Quebeceko ereduari erreparatu nahi diote.
GAIARI HELTZERAKOAN KONTUAN IZATEKO
IDEIA-GAKOAK
Etorkinen
eta migrazioaren inguruan, hainbat ideia oker eta aurreiritzi ditugu. Horietako
batzuei erreparatuko diogu atal honetan.
Esaterako,
migrazioa gauza berritzat dute askok, eta ez dira jabetzen historiaren
bilakaerari lotuta daudela gizakion batetik besterako mugimenduak. Hain zuzen
ere, Europa migrazio iturri handia izan da duela gutxi arte, eta euskaldunok
ere badugu diaspora, Hegoamerikan bereziki.
Gaur
egun, inbasio terminoa erabiltzen da askotan, eta telebistan egunero ematen
dizkiguten pateren irudiek asko laguntzen dute horretan, baina Euskal Herrian
kopuru txikia da, oraindik behintzat. Hain zuzen ere, migrazio gehienak ‘hirugarren
munduko’ herrialdeetan gertatzen dira (batetik bestera), eta zatirik txikiena
da Europara datorrena. Kontuan izan: behartsuek ezin dute urrunera migratu,
beraz hona datozenak, nolabait, boteretsuenak dira. Izan ere, inkestek
adierazten dutenez, bertara iristen diren etorkinen batez besteko hezkuntza
maila bertan jaiotakoena baino altuagoa da, eta datuetan ikusi dugun bezala,
gehiengoa ez da jatorriz afrikarra, askoren ustearen kontra.
Esan
bezala, garai batean Europatik alde egiten zuen jendeak. Geroago, gerra ostean,
ekonomia suspertzeko beharra zela medio, estatuek inmigrazioa bultzatu zuten.
Lan-indarra behar zen eta lana zen integraziorako edo asimilaziorako bide.
Gaur
egun, berriz, egoera ekonomikoa ezberdina da. Lan merkatua oso prekarizatua
dago, hein handian sistemari berari komeni zaiolako eskulan zati bat ilegala
izatea (merkea eta loturarik gabekoa, batetik bestera eramango dena), eta ez
dio integratzen uzten. Testuinguru horretan, etorkina bere taldekoekin
elkartzen da ezaugarriak berrindartzeko, eta hori dute ‘zerbait’ izateko bide
bakar. Talde ezaugarriak, berezitasunak, indartu egiten dira horren ondorioz.
Hortaz,
aipatu bezala, fluxu eredua aldatu egin da, eta lege mugatzaileak ditugu
indarrean. Gustatu edo ez, estatuetan banatutako mundu batean bizi gara, eta
horietako bakoitzak barne eta kanpo mugak ezartzen ditu. Kanpo mugak diogunean,
nor sartzen den eta nor ez diogu; eta barne mugez ari garenean, sartzen direnen
eskubideaz ari gara. Ildo horretatik jarraituz, estatu gehienetan gaur egun
printzipio bat aplikatzen da: etorkinen aldeko politikek ezin dute bertakoen
erosotasuna zalantzan jarri. Inkesta bidez galdetuko balitz, seguruenik
jendearen gehiengoak onartu egingo luke hori.
Gainera,
gizartearen zati handi batentzat, etorkina ‘apopiloa’ da, eta gu, berriz, gure
etxean bizi gara, eta hura hemen izango da, guk uzten diogun neurrian. Ikuspegi
horri lotuta dago erabat estatuek zabaltzen duten integrazio eredua:
asimilazioa. Alegia, ‘bestea’ integratuko da ‘gure’ gizartean, gure berdin
bihurtzen denean, asimilatzen dugunean.
Integrazioa
modu horretan ulertzeak arazo asko dakar, eta gainera okerra da: ezin dugu
pentsatu haiek apopilo direnik; izan ere, gu ez gara etxearen jabe.
Horretaz
gain, argitu beharko genuke noiz amaitzen den integrazio prozesua, eta nola
neurtzen den integrazio maila. Bigarren belaunaldiko bat ere etorkina da?
Beraz,
aipatutako ideia okerrak alde batera utzi, eta prozesu gisa ulertu behar dugu
integrazioa; eta bide horretan, bertakoen eskubide eta betebehar berdinak izan
behar dituzte, ezin baitugu espero, eskubide esparruan ezberdintasunak izanda,
sozialki neurri berean integratuko direnik.
Bide
oker horren adibidea dugu Frantzia. Asimilazio politika bat eraman da bertan:
kulturalki asimilatu, baina aitortza sozialik jaso gabe. Horrek bigarren eta
hirugarren belaunaldietan ‘identitate erreaktiboak’ sortu ditu (ez dira beste
inongo, baina sozialki ez dute frantziar gisa onarpena jasotzen), eta guztiaren
aurkako identitate bat garatzen da. Nongoa zara?
Auzokoa, eta kito; hizkera bereziak sortzen dira, etab. Guzti horretatik ikasi
behar dugu.
Hortaz,
integrazio sozialak eta kulturalak orekatuta joan behar dute, eta horretarako
hiritartasuna aitortu behar diegu, nazionalitate ezberdina izan arren.
Hori
horrela izateko, euskaldunok zeresan handia dugu. Egun indarrean dagoen legediak
[Autonomia...] ez digu eskumen handirik ematen erresidentzia baimenetan eta
horrelakoetan, baina herriko ateak irekitzea gure esku dago, hurbileko harreman
sareak sortzea, etab. Kontuan izan dezagun orain artean etorkinen alde lanean
ari diren elkarteak ez direla euskal esparrutik sortu, eta ondorioz, neurri
batean bakarrik jaso dute euskara badenik. Kontuan izan: gure ikuspegitik, guk
arazoak ditugu, baina beraiek ere bai, eta biziraupen aldetik arazo larriak
gainera, desoreka baten biktima baitira; beraz, zaila da gaiak lehentasunik
izatea beraientzat.
Gainera,
etorkinen begietan, euskaldunok hemengo gehiengoaren parte gara, beraz, guk
transmititzen ez badizkiegu gure identitateari buruzko kezkak eta arazoak,
ezingo dituzte ikusi. Horretarako, haiek gureari begirunea izatea nahi badugu,
nabarmen utzi behar dugu guk ere haien hizkuntzak eta kulturak estimatzen
ditugula, eta haien arteko aniztasuna ere aitortzen dugula. Hain zuzen ere,
haietako askok ere zapalketa egoerak bizi dituzte jatorrizko lurraldeetan
(Amazigh herria Magreben, Wolof hizkuntza Senegalen...), eta horrek gurea
ulerterrazagoa egin diezaieke.
Beraz,
eskuak zabaldu behar dizkiegu; desoreka egoera honetan, indartsuaren aldean
gaude gu, eta ondorioz, aurreneko pausoa guk eman behar dugu, eta indar handia
jarri horretan. Baina, dena den, argi izan behar dugu, guk beraiek estatuaren
aliatu gisa ikusten baditugu, etsai gisa, eta gure arazoen erantzule egiten
baditugu, ezingo dela elkarlanik sortu.
AURRERA BEGIRAKO PROPOSAMENAK
Aurretik
esan bezala, aurrera egiteko erronka bezala hartu behar dugu egoera hau, ez
arazo gisa; izan ere, globalizazioaren ondorioetako bat da, saihestezina, eta
bertan dagoena guk nahi edo ez. Ikusmolde horretatik erreparatuta, hainbat bide
jorratzeko aukera dugula ikusiko dugu.
Eginbeharreko
horiek ezin dira irakaskuntzaren eremura mugatu, eta ezta etorkinenera bakarrik
ere. Alegia, etorkinek berez etorkin izateagatik ez dute interbentzio
bereziturik behar, baina bai, ordea, integrazio zailtasunak dituztenek, etorkin
izan edo ez; eta, gainera, integrazioa ez da eskolak bakarrik konpon dezakeen
afera, gizarte osoak konpondu beharrekoa baizik. Beraz, plan integrala behar
dugu, gizartean ditugun integrazio arazoetan eragiten duten faktoreei
erreparatuko diona.
Bide
horretan aurrera egiteko, arrazakeriaren aurkako jarrera argia garatu behar
dugu, eta elkarbizitza sustatu; ondorioz, asimilaziotik errekonozimendura
pasatu behar dugu. Beraz, etorkinen beharrak gure egin behar ditugu, eta
berdintasunerako eskubideak onartu; baina, aldi berean, ezberdintasunerako
bideak ere jarrita.
Horretarako
ezinbestekoa da elkarlana, bai etorkinen iritziak kontuan hartzeko, baita
administrazioetan eta lankidetzarako proiektuak garatzen dituzten erakundeen
artean koordinatzeko ere. Hortaz, elkarlanerako guneak sortu behar dira, eta
bertan izango dugu aukera gure errealitatea azaltzeko ere.
Hurbiltasun
hori lortzeari begira, administrazioaren zerbitzu horiek udalerrietan garatu
behar dira bereziki, edo mankomunitatean, herriak txikiak direnean. Era
horretan, arinago sumatuko dira etorkinen premiak, eta interbentzioarekin
asmatzeko aukera handiagoa izango da.
Baina,
dena dela ere, badira oinarrizkotzat jo behar ditugun puntu batzuk. Esan dugun
bezala, integrazioa bi alderen lana eskatzen duen prozesu gisa ulertu behar
dugu, eta guk ere aldatu beharko dugu bide horretan. Are gehiago, egungo
egoeran botere asimetria egonik, zubiak eraikitzea guri dagokigu neurri handi
batean, gu baikara goian gaudenak.
Beraz,
gure gizarteak ezin ditu etorkinak lan-esku merke gisa ikusi; pertsona gisa
ikusi behar ditu, eta dagokien moduan jokatu, besteak beste: erresidentzia
baimen iraunkorra eman, eskolaratzeko eskubidea, etxebizitza duinerako
eskubidea, lan-munduan sartzeko eskubidea, eta, integrazio prozesuan aurrera
egin ahala, eskubide politikoak aitortu, hau da, bizitza politikoan parte
hartzeko aukera eman.
Oinarrizko
baldintza horiek onartu ahala, euskara erabiltzeko motibazioa ere landu
daiteke, ezinbesteko baldintzak asetzen direlako. Baina horretarako
sentsibilitate nabarmena izan behar dute etorkinekin lan egiten dutenek ere,
alegia, zehar-lerroa izan behar du euskarak.
Orain
arte aipatutakoez gain, izan ziren hainbat proposamen zehatzago, bereziki,
irakaskuntzaren bidez bigarren belaunaldiaren euskalduntzea ziurtatzeari
begirakoak, eta baita helduak euskalduntzeko proiektuak ere.
Irakaskuntzari
dagokionez, honako proposamen zehatzak egin zituzten:
Haur etorkinen kontzentrazioa eragotzi. Bizilekua duten
udalerriko eskoletan matrikulatzea bultzatu. Horretarako, matrikulazio
batzordeak osatu zonaldeka. Harrera-plana osatu ikastetxe bakoitzean. Kultura
arteko hezkuntza ikastetxe guztietara zabaldu, eta ez soilik etorkinak
daudenetara. Hezkuntza horrek berdintasunak azpimarratu behar ditu desberdintasunen
gainetik. Horretarako, gaia ikastetxeko proiektuan txertatu. Haur etorkinek
euskaraz zein erdaraz eskuratzen duten mailaren jarraipen zorrotza egin eta
laguntza baliabideak eskaini. D ereduaren aldeko kanpainak egin etorkinen
elkarteetan, eta plazaz plaza joan haurrek jolasten duten inguruetara gurasoen
bila. Eskola eredu bakarra, baina malgua, eraiki D ereduaren gainean, egoera
zehatzei erantzuteko malgutasuna izango duena, eta horretan eskolaratu haur
guztiak. Hizkuntzaren irakaskuntza eduki esanguratsuen transmisioari lotu.
Aipamenak
errealitate berri honen aurrean, zein neurri hartu
ditugu orain artean? Zer nolako integrazioa ari gara bultzatzen? Eta
euskaldunok, ba al dugu zereginik integrazio lan honetan? Nola uztartu kultur
aniztasuna eta euskararen normalizazioa? Eta erantzunen bila jo genuen zenbait
aditurengana
Gaur
egun, Euskal Herriko populazioaren %1-2 hartzen dugu etorkintzat.
Etorritakoen
% 96,8 lan egiteko adinean dago.
18
eta 45 urte bitartekoa da etorritakoen % 84,51.
%
55-60 artean gizonezkoak dira eta gainerako % 40-45 emakumeak.
1998tik
2002ra, bilakaera nabarmena eman da jatorriari dagokionean. 1998an etorri
zirenen % 32,6 zetozen Hego edo Ertamerikatik; 2002koen artean, aldiz, % 68,4
dira estatuak sustatzen duen eredua aurkeztu zuen, hau da, etorkina gure
apopiloa da, gure gizartean integratu behar du, asimilatu behar dugu, eta
batzuk kulturalki integratzea ezinezkoa denez, ez ditugu nahi
Mila Barea
Sortzen-Ikasbatuaz elkarteko kidea, Euskal
Eskola Publikoaren aldeko mugimendua.
2001-2002
ikasturtean Nafarroan garatutako egitasmo baten berri eman zigun. Egitasmoaren
helburua D ereduaren berri ematea zen etorkinei matrikulazioan eragiteko
Hurrengo
pausoa, etorkinen elkarteekin harremanetan jartzea izan zen, eta ANAFE eta SOS
Arrazakeria elkarteek bitartekari lana egin zuten. Materialak sortu zituzten
etorkinen hizkuntzetan, argipenak emateko, eta elkarteetan utzi haien eskura etorkinak
hezkuntza eredu elebidunetan matrikulatzea derrigorrezkotzat jotzen dute, baina
B edo D ereduaren artean aukeratzeko hainbat faktore kontuan izan behar direla
diote, hala nola, haurraren adina, jatorrizko hizkuntza, eskolaren eta
herriaren egoera soziolinguistikoa, hizkuntzen ezagutza, aurreko
eskolaratzea,... prozesu gisa ulertu behar dugu integrazioa; eta bide horretan,
bertakoen eskubide eta betebehar berdinak izan behar dituzte, ezin baitugu
espero, eskubide esparruan ezberdintasunak izanda, sozialki neurri berean integratuko
direnik integrazio sozialak eta kulturalak orekatuta joan behar dute, eta
horretarako hiritartasuna aitortu behar diegu, nazionalitate ezberdina izan
arren gure gizarteak ezin ditu etorkinak lan-esku merke gisa ikusi; pertsona
gisa ikusi behar ditu Oinarrizko baldintza horiek onartu ahala, euskara
erabiltzeko motibazioa ere landu daiteke, ezinbesteko baldintzak asetzen
direlako. Baina horretarako sentsibilitate nabarmena izan behar dute
etorkinekin lan egiten dutenek ere, alegia, zehar-lerroa izan behar du euskarak
[1]
Saioak 2002ko uztailaren 16tik 18ra eman ziren, UEUk uda horretan Iruñean
antolatutako ikastaroetan.