MUGAK, Sos Arrazakeriaren Ikerketa eta Dokumentazio Gunea
 
 

Laguntzaileak

Gipuzkoako Foru Aldundia

DOKUMENTAZIO GUNEA

MUGAK, SOS ARRAZAKERIAk sustaturiko immigrazio, arrazakeria eta xenofobiari buruzko ikerketa eta dokumentazio gunea da eta 1995ean hasi genuen gure jarduera.
Denbora honetan, mila liburutik gora, dokumentazio grisa, aldizkariak, bideoak eta beste hainbat agiri bildu, artxibatu eta datu-baseetan jaso ditugu eta material hau guztia edonork kontsultatu dezake.
Honez gain, 1997 geroztik MUGAK aldizkaria plazaratzen dugu hiru hilean behin.
Bestalde, Bartzelonako Xenomediarekin, Aniztasunaren Behatokia osatu eta lantzen dugu eta hedabideen eragina aztertzen dugu, egunkariena bereziki.
Prentsa aldizkaria plazaratzen dugu egunero, estatuan plazaratzen diren hogei egunkaritako albisteekin eta eskatzen digun edonori helarazten diogu posta elektronikoz.
Bere arloan bakarra den datu-basea daukagu eta bertan egunkarietako albisteak kontsultatu ditzakezu zuzenean webgunetik.
Orotariko mintegi, hitzaldi, erakusketak eta abar antolatzen ditugu eta sentsibilizazio lanetan dabiltzan hainbat gazte talderen eragile gara.
1995a geroztik Statewatchekin batera lan egiten dugu Europako askatasun zibilen behaketan.
2003tik On line-More Colour in the Mediaren parte gara eta gutxiengoek hedabideetan duten presentziaren gaia lantzen dugu.
2005ean, European Civil Liberties Network (Europako askatasun zibilen sarea) abiarazi dutenen artean gaude eta era berean Migreurop Sarea osatu duen batzar eragilearen kide izan gara. Azken honek, atxilotuak diren edo pertsonen joan-etorri librea oztopatzen duten neurriek eragindako kontrola jasaten duten pertsona migranteen eskubideen alde egiten du lan.
Gune hau, lantzen ditugun gai guziekin aberasten joango da pixkanaka eta zeregin honetan laguntzen interesik duten pertsona, talde eta erakunde guzieri dago irekia:
MUGAK
Peña y Goñi 13, 1
20002 DONOSTIA - SAN SEBASTIAN
Tel: 943 321811
Fax: 943 276982
komunikazioa@mugak.org

[content_folder] Agenda

[content_extlink] Aldizkaria

[content_folder] Aniztasunaren behatokia

[content_folder] Europa Gotorleku -

[content_folder] Immigrazio politikak

[content_folder] Arrazakeria. Gizarte gatazka

[content_folder] Eskubide politikoak

[content_folder] Autoantolaketa

[content_folder] Emakumeak

[content_folder] Adin txikikoak

[content_folder] Ikus-entzunezkoak

[content_folder] Baliabideak

[content_folder] Estekak

[content_folder] European Civil Liberties Network

[content_folder] Roots & Routes

[content_folder] SOS Arrazakeria

Berriak

Gipuzkoa Solidarioa ikusi, entzun eta irakurri

600 lagun bildu ziren Donostiako Kursaalean Gipuzkoako parte diren etorkinei ezagumendua egiteko.

Gipuzkoako SOS Arrazakeria

Nortzuk gara. Zer egiten dugu. Ezagutu gaitzazu eta lagundu arrazakeriaren aurka lan egiten. Hona 2009ko memoria.

Europako mugetan. KONTROLAK. KONFINAMENDUAK. KANPORATZEAK

MIGREUROP TXOSTENA. 2009-2010

Hauteskunde-mistoak. 5.kapitulua. Itzal ditzagun diskurtso arrazistak

5. kapitulua. Duran i Lleidaren (CIU)bildurra atzerritarrek bertakoek baino haur gehiago dituztelako eta horrek lurraldearen katalanitatea "mehatxatzen" du. PPren bideo-joko "sinplea" paperik ez dituzten etorkinak akabatzeko eta beste harri-bitxi batzuk ikusi nahi izanez gero... SOS Racisme

Etxebizitza duina izateko eskubidea

Joan den astelehenean, Santurtzin bi pertsona hil eta beste bi egoera larrian zaurituta zeudela jakin genuen.

Entzun SOS Arrazakeriaren 2010 urteko txostena

Mikel Mazkiaranek Radio 3en aurkezturik

Prentsa aldizkaria

MUGAK-en immigrazioa eta arrazakeriari buruzko prentsa aldizkaria doan jaso nahi baduzu...

MUGAK aldizkarirako harpidetza

Las mujeres inmigrantes están sometidas a una doble violencia, la ejercida por el maltratador y la discriminación a la que se ve abocada en la legislación, que prima su condición de inmigrante sobre la de víctima

eFaber-ek garatuta